blog marketing publicidad comunicacion

Josu Bergara

Atzo, Josu Beragara etorri zen nire marketin klasera. Bere ibilbide profesionalari buruz hitz egin zigun, bere formakuntzatik lan profesionalera (Gamesa, Xabide, Lea Artibai, AZK…). Enpresa ezberdinetatik pasa eta gero, berarentzat bere agentzia sortzea beharrezkoa zela konturatu zuen. Eta Burutu da agentzia hori. “Publicidad con cabeza” dela berak egin nahi zuela esaten du Josuk. Publizitate egiteko ikuspegi ezberdina eskaintzen du Burutuk, eta bere betaurreko gorriek ikuspegi hori islatzen dute. Josu Bergara Kasu ezberdineei buruz hitz egin zigun Josuk. Deskontu, haien artean, berak oso ondo ezagutzen duen proiektua da eta. Bizkaialdeko Deskonturekin lan egin zuten Josuk eta bere bazkideek Burutun. “Deskontun egunero eskaintza ezberdin bat daukazu eta 24 orduz bakarrik eros dezakezu. Behin epea amaituta, eskaintza berri bat agertuko da.” Horrela azaltzen da proiektu arrakastatsu hau bere webgunean, baina atzetik nola funtzionatzen den kontatu zigun Josuk. Bere marketinaren xehetasunak. Josu Bergara Beste kasuen artean, Amezti autoeskolaren Yo soy ele kanpainari buruz ere hitz egin zuen Josuk. Egoeraren analisia, komunikazio ekintza batzuk, funtzionatzen duena, funtzionatzen ez duena… Dena kontatu zigun. Arreta maila igo zen atal honetan, ikasleek etorriko zena zekiten eta. Klasearen amaieran Josuk galdera bat jaurti zien ikasleei:

Hitzaldian azaldu dugun autoeskolaren kasuan oinarrituz, demagun autoeskolako zuzendaritzak orain arte arrakasta gutxi izan duen zerbitzua (motorra gidatzeko gidabaimena -A2 motakoa- eskuratzeko klase teorikoak + praktikoak) indartu nahi duela eta zuri proposamen estrategikoa egitea dagokizula. Prezioen politika bat erabaki eta 2012ko urritik 2013ko martxora kronograma prestatu, promozio ekintza ezberdinak zehaztuz eta justifikatuz.

Ikasleeek aste batean konponbide bat eman behar diote planteatutako komunikazio/marketin arazoari. Josu, ezkerrik asko etortzeagatik eta zure experientzia partekatzeagatik. Baita zure opariagatik ere: nora zoaz disko

3 comentarios ↓

#1 Josu Bergara escribió esto el 20 de Septiembre de 2012 a las 9:30 h.

Epa Sergio!

Esperientzia polita eta aberasgarria izan zen atzokoa, eskerrik asko zuri gonbitea luzatzeagatik eta laster arte!

#2 Goiatz escribió esto el 21 de Septiembre de 2012 a las 10:33 h.

Tuve la ocasión de escuchar a los de Burutu en una clase o charla que nos dieron este año en el Máster de Gestión de la Comunicación. La verdad que son gente creativa y que transmiten pasión por la comunicación.

En mi caso, me llevé unas gafas rojas que las tengo en mi cuarto a modo de recuerdo.

#3 Burutü escribió esto el 19 de Febrero de 2014 a las 14:08 h.

[…] ya había hablado de ellos cuando Josu Bergara se pasó por mi clase, no había tenido la oportunidad de incluirles en el directorio de agencias como se merecen. […]

Dejar un comentario