blog marketing publicidad comunicacion

TOKIKOM Jardunaldiak

tokikom

TOKIKOMek, euskarazko tokiko hedabideen sareak, “Zer esparru komunikatibo behar du euskal hiztun komunitateak?” deitutako jardunaldiak antolatuko ditu hurrengo ekainaren 15ean Arrasateko GARAIA berrikuntza gunean.

Hasteko, hedabideen inguruko gogoeta teorikoa aurkeztuko dute SORGUNEAK eta HUHEZIko adituek, eta pixkanaka-pixkanaka kutsu praktikoagoa hartzen joango da: CodeSyntaxetik aukera (eta mehatxu) teknologikoen berri emango dute, Belgikatik hango egunkari lokal baten esperientzia arrakastatsua kontatuko dute, bertako baten bat ere hobeto ezagutzeko parada izango dute… Bazkalostean brainstorming txiki bat antolatuta dago, eta ondoren mahaingurua izango da sektoreko hainbat lagunen parte hartzearekin. Xehetasun guztiak jardunaldien webgunean aurkitu daitezke.

Tokiko hedabideen gaia interesatzen bazaizu, eman izena hemen (20 euro) eta  parte hartu!

0 comentarios ↓

No hay ningún comentario todavía. Animate a dejarnos tu impresión.

Dejar un comentario