EHUtik eskatu didate web 2.0 eta Internet bidezko marketing teknika berriei buruzko programa prestatzea, EHU eta EiTB-k elkarrekin antolatzen duten Multimedia Komunikazio Masterrean emateko. Hurrengo ikasturtea izango da lehenengoa. EiTBtik interesa dago web 2.0ren inguruan eta bere sareko 2.0 ekimena eta EiTB 24 dira froga.
Hauxe da prestatu dudan proposamena (hurrengo astean entregatu behar dut):
Programa:
Xede-taldea:
- Ikusentzunezko komunikazio ikasleak, Muktimedia Komunikazio masterra ikasten dutenak
Helburuak:
- Web 2.0-ren ezaugarri, tresna eta kulturaren ikuspegi orokorra ezkaintzea ikasleei.
- Interneten bidez mezuak zabaltzeko teknika berriak ikusi eta ikasi.
Programa:
- Giza Sare Teoriaren sarrera
- Blogak
- Ezaugarriak: erraztasuna, RSS suskripzioa, Feedback (TrackBack, iruzkinak)
- Blog anatomia.
- RSS agregatzaileak: Google Reader, Bloglines…
- Blogeatzeko plataformak: Wordpress, Blogger, Nireblog, Blogari, Mundua…
- Blog Software: Wordpress, Movable Type.
- Blogosfera
- Blogosferaren ezaugarriak: autoritatea, blogariek dauzkaten ohiturak, blogari taldeak, …
- Blog Marketina: Nola eskatu blogari bati informazio bat zabaltzea.
- Blogosfera zelatatzeko tresnak: Technorati, Google Blogsearch, Yahoo Pipes, Swotti eta beste asko.
- Blog Rankinak: Alianzo, Bloguzz, Wikio.
- Berri agregatzaileak: Digg, Meneame, Aupatu, Zabaldu.
- Giza Sareak: Facebook, Tuenti, Flickr, …
- Laster-marka sistema sozialak: Bildu, Del.icio.us, Mr. Wong.
- SEO. Posizionamendua bilatzaileetan.
- Onarrizko konzeptuak
- Tresnak
- Estrategiak
- Web baten trafiko analisiaren oinarriak. Google Analytics.
- Marketing Birala. Adibideak eta kasuak.
- Hau guztiaren laburpena: Interneteko Komunitateak.
Iraupena: 30 ordu.
Zer iruditzen zaizue? Zerbaiten eza sosmatzen duzue? Zerbait soberan dago?




6 comentarios ↓
Sergio, ¿hay algún sitio donde pueda leer una versión de esto en castellano?
Mmm… pues no. Ya lo siento. Si lo aceptan, tengo que dar el master en Euskera, asà que lo he escrito directamente en euskera. Ando muy pillado de tiempo ultimamente. Estamos en domingo y estoy cerrando 2 o tres proyectos inacabados, asà que de momento no hay traducción.
Non dago hor Taller d3 blogari buruzko aipamentxo bat?
Hori somatu dut nik faltan!
Tira, tira ! Bromak aparte oso ondo dago. Goitik behera landuta. Galdera bat baino ez. Zenbatekoa da Master honen iraupena? Urte batekoa?
Orduan “vas sobrao”
Ongi izan
Ikastaro hau hogeita hamar ordu iraungo da. Master bai, urte osokoa, beste master bezalakoa.
Edukiari dagokionez, oso egokia dela iruditzen zait. Aitzitik, euskara maila garatzearen beharra somatzen dut, gaiari buruz jakitea ezta nahikoa, euskaraz ondo komunikatzen jakin behar da. Dena den bazen garaia blog honetan euskara ager zedin. Sorte on!
Azkenean ez dut emango ikastaro hau. Dirudienez, unibertsitatean badaude beste web 2.0ko adituak, katedradunak direnak, eta haiek dira gai hauek emango dituztenak (ez dakit ze programarekin).
Horrela dira gauzak
Beste aldetik, oso askar idatzita dago programa. Erroreak edo ezak badadude, komentatu lasai eta konponduko ditut.
Nolanahi ere, master honetan erredakzioan eta euskara teknikoan ordu asko emango dute (euskal filologiako saila sartuta dago eta). Norberari berea, ez duzu uste?
Dejar un comentario